Loading...
Hasiera 2018-06-06T12:44:29+00:00

Gonbidapena

Joan den uztaileko Malagako jardunaldien MAC1 ondotik, mugimendu eta ekimen munizipalisten bigarren topagunea egiteko asmotan gara. Oraingoan Iruñean izanen da, 2017ko urtarrilaren 20, 21 eta 22an. Eta aurrekoan bezalaxe, deialdiak instituzioaren mugetatik harago bultzatzeko gai den mugimendu dinamika bat indartzea du helburu. Behetik gora eraikitako demokrazia ezarri nahi badugu, badirudi hori ez dela posible izanen tokiko autonomiatik eta funtsezkotzat jotako erabaki politikoak hartzeko gai diren herritarretatik abiaturik ez bada: erronka itzela, hain zuzen ere, aurkakorako diseinaturiko erakunde batzuen barnean (udalak).

Hala ere, esperientzia askok eta askok lagun diezagukete norabide horretan aurrera egiten. Topagune honetan, jada agenda eta agentzia politikoak osatzen ari diren ildoetan jarriko dugu arreta berezia, bai bertako oligarkiari aurre egiteko eta baita instituzioan egoteak ezinbestean dakartzan inertziak geldiarazteko. MAC 1en bezalaxe, jardunaldi hauek mugimenduen deialdi gisa proposatu ditugu, mugitzen ari diren ekintzaileen mugimendu gisa askoz gehiago erakundeetako kargu edo ordezkari politiko gisa baino.

Jardunaldiek formatu bikoitza izanen dute, batzar orokorrak eta mahai/tailerrak. Proposaturiko lan ardatzak askotarikoak dira, jarrera instituzionalari dagozkionetatik hasi, zerbitzuen ordainketa, zorraren ikuskaritza edo mugikortasuna bezalakoetatik hasi eta erabat mugimendu izaera duten beste batzuetaraino, hala nola, gizarte zentroak, herritarren kazetaritza edo gizarte sindikalismoa; eta tartean hartuz zeharkakotzat jo ditzakegun beste zenbait, antolakuntzaren auzia, praktika feministen jabe egitea eta Europako beste esperientzia batzuekin izan beharreko harremanak lantzea.

AVISOS

El plazo para la inscripción acaba el domingo 15 de enero a las 12:00.

MATERIALES MAC1 / /

Resumen Mac1

Claudia Delso

Marisa Pérez