Ardatzak 2018-01-29T11:07:13+00:00

Ardatzak

ARDATZ:

Antolakuntzaren arazoa izan da segur aski ziklo instituzionalean baztertuena, baita ekimen munizipalistetan ere. Antolaketa-esperientzia sendo ezak udal-taldeen autonomia eta isolatzea eragin du, gehiegitan. Hori guztia, burokratizazioaren eta instituzionalizazioaren zentzurik txarrenean gertatzeaz gain, erakundean erregistratutako muga politikoak haiek bakarrik gainditzeko ezintasuna ere agerian geratu da.

Mahai eta tailer hauetan, erakundeaz haragoko mugimendu eta kontrabotere esperientziei jarraikortasuna eta indarra emateko beharra landuko dugu. Azken aldian garatutako aurrerapen zein proiektu berriak ere landuko ditugu.

ARDATZ:

Gero eta gehiago dira lan-arlotik harago oinarrizko eskubideen alde borrokatzeko asmoz sortu diren kolektiboak. Gizarte-sindikalismo edo metropoli-sindikalismo izenaz ezagutzen ditugu esperientzia hauek eta HKP izan daiteke hauen artean eredurik garatuena. Herritarren eskubideen aldeko borroka demokratikorako tresnak dira haien taldea aintzat hartuta, baina batez ere, subjektibitate eta ahalduntzea sortzeko gai diren antolakuntza saiakerak dira.

Ardatz honetan barnako tailer guztiek eskubideen sorkuntza erakundeak eraikitzearen inguruan hausnartzea dute helburu, oinarrien eta gizartearen auto-antolaketaren bitartez, erakundeetan egon edo ez.

MATERIALAK:

https://www.diagonalperiodico.net/blogs/funda/ii-conclusiones-macuno1-sindicalismo-social-y-municipalismo-europeo.html
http://afectadosporlahipoteca.com/
https://www.cgt-telemarketing.es/
https://laskellys.wordpress.com/

ARDATZ:

Udal-gobernu berriak heldu zirenetik, pribatizazioaren, externalizatzearen eta azpi-kontratazioaren menpeko zerbitzu publikoekin egin beharrekoaren inguruko arazoa mahai gaineratu da. Asko dira ber-udalekotzearen kontrako presioak eta hauek enpresa lobbie-en, komunikabide taldeen eta erregimenaren alderdien eskutik datoz. Aldi berean, noizean behin, sindikatuek lan hobekuntzaren harira hainbat gatazka mahai gaineratu dituzte, baina baita zerbitzuen ber-udalekotzeen kontura ere. Nola heltzen ahal zaio baliabide publikoen ber-udalekotzearen inguruko proiektu eraginkor bati?

Kontratu publikoetan klausula sozialak zein ingurumenekoak ezartzen ere hasiak dira, hala nola hiri-kapitalismoaren ondorioak konpentsatzeko diseinatutako beste hainbat mekanismo ere. Testuinguru honetan kooperatibismo sareek berebiziko garrantzia dute. Zer harreman mota izan behar dute kooperatibismoak eta bertako gobernuek? Nola gainditu hornitzaile publiko – zerbitzu pribatu menpekotasuna? Zer arazo suposatzen du harreman honek eta nola ekidin bezeria sareen eraketa, aurreko zikloetan hain ohikoa izandakoa?

MATERIALAK:

Reapropiarse de los bienes comunes: producir movimiento, datos, norma. https://www.diagonalperiodico.net/blogs/funda/reapropiarse-bienes-comunes-producir-movimiento-datos-norma.html

ARDATZ:

Komunikazioa ezinbesteko tresna da gatazka prozesuetan laguntzeko. “Paradigma komunikatiboa” dei genezakeenak gidatutako garai hauetan, beharrezkoa suertatzen da nork bere espazioak sortzea, komunikabide nagusien agendarekin zerikusirik ez duten esfera publikoak. M15-etik, sare sozialetan, blogosferan.. esfera postmediatiko bat eraikitzen saiatu gara eta funtsekoa izan da mugimenduaren garapenerako.

Nola egin diezaiokegu aurre munizipalismo demokratikoaren proiektuaren esanetara egongo diren komunikazio eta eztabaida tresnak sortzeari? Beste hirietan zer adibide dago egun jada ihardesgarri izan daitekeenik? Galdera hauek irekiko dute ardatz honetako tailerren atal nagusia.

MATERIALAK:

Nuria Alabao. ¿Qué medios para qué revolución?

https://www.diagonalperiodico.net/la-plaza/31734-medios-para-revolucion.html

Fernán Chalmeta: ¿Cómo dejar de ser un punching-ball en manos de los medios? Reflexiones sobre municipalismo y comunicación

https://www.diagonalperiodico.net/blogs/funda/como-dejar-ser-punching-ball-manos-medios-reflexiones-sobre-municipalismo-y-comunicacion

ARDATZ:

Gizarte-eremu autogestionatuek komunitate-lokarriak sortzea edo mantentzea dakarte, eta baita baliabide komunen kudeaketa-era kolektibo eta demokratikoak ere. Eremu zein esperimentu hauetako asko, administrazio publikoari edo interes pribatuei kendutako lorpenen emaitza dira.

Egungo instituzio-oldarraldi garaiak gisa honetako ekimenak sortzeko aukera berriak ekarri ditu, baina autonomiaren auzi nagusia hausnartzea ere eskatzen du. Autonomia, hiri-egitura sortzeko, aldaketarako aukera instituzionalen ekintza bera bultzatzeko gai izango den hiri egitura, baina aldi berean, horiek botere postuak galtzean edo instituzionalizatzean bertan irauteko gai izango direnak.

Ardatz honetan, esperientzia horiek berritzeko beharrak bateratu nahi dira – nola defendatu, nola zabaldu?- eta instituzioarekin izan beharreko harremanak – zer eskakizun zer autonomiarentzat?-. Mota hauetako sare edo esparruak antolatzeko aukeran ere pentsatu nahi dugu. Ez gara hutsetik abiatuko, jakina, hamaika aurrekari baditugu lehendik eta aukera berriak ez zaizkigu falta, testuinguru honetan irekitakoak, alegia.

ARDATZ:

Egungo mugikortasun ereduak, hiri lauso eta funtzionalari lotuak, hiri-lurzoru gehiena motordun garraiobideei zuzentzen die. Ondorioak honakoak dira: desplazamenduari zuzendutako espazioen pribatizazio gero eta handiagoa, kutsadura gogorragoa eta osasun publikoaren hondatzea, energetikoki eredu eutsiezina eta hirian mugitzeko gero eta zailtasun handiagoa, gogorragoa errenta maila baxuentzat, gainera. Hiri-eredu honek heriotza goiztiarrak eragiten ditu, errenta baxuak diskriminatzen ditu, haurrak, adinekoak eta mugikortasun murritzeko pertsonak baztertzen ditu. Hala ere, krisialdi ekonomikoaren zikloak garraiobide pribatua goraldi sozialaren elementu nuklear gisa lekutu egin du eta, bestalde, garai digitalaren konektibitateak motordun garraiobideen eta laguntzen zuen hirigintzaren balio erantsia eten egin du.

Une honetan, hirien hausketa soziala gero eta ageriagoa da galtzada eta espaloien antolakuntzarako tirabiran eta horrek hartzen du esparru publiko gehiena. Zein lirateke urbanistikoki hiri trinkoak berreskuratzeko lerro estrategikoak? Nola bermatuko da sektore prekarizatuen mugikortasun eskubidea? Ze helbururen inguruan artikula daitezke oinezkoen, txirrindularien eta garraiobide publikoko erabiltzaileen arteko aliantzak? Nola berreskura daiteke auzoen autonomia bertako hiri-korapiloa berrantolatzeko?

ARDATZ:

Europako hiriek hainbat arazo komun partekatzen dituzte. Ezaugarri historiko eta ekonomikoek, eta batez ere partekatutako marko geopolitikoak (Europar Batasunak) erronka eta desafio komunez betetako mugara garamatza. Erronka hauetako batzuk Bruselasek inposatutako politiken leheneratzea, errefuxiatuen harrera onartzea eta komunen pribatizatze eta merkatarizatzeari aurre egitea dute helburu.

Munizipalismoak bertako erakunde motak berreraikitzearen alde egiten du, eta horrela, bizitzarekin errespetu handiagoz jokatuko duen autogobernua eta baliabideak komunitatearentzat onuragarri diren baldintza jasangarrietan erabiltzea ahalbidetu ditu. Tailer hauetan Europako mugimendu munizipalisten arteko loturak sendotzen saiatuko gara, estrategia partekatua eta ahal eta sinergia gehien lor ditzagun.

MATERIALAK:

https://www.diagonalperiodico.net/blogs/funda/municipalismo-transfronterizo-por-democracia-mestiza.html

Texto comisión internacional de Bcomu
http://m.publico.es/columnas/11003000018820/dominio-publico-el-municipalismo-sera-internacionalista-o-no-sera

ARDATZ:

Estatuan hauta zerrendak osatu ziren hainbat prozesutan, argi eta garbi ikusi zen ikuspegi feminista era berezi eta zeharkakoan hartu behar zela tematika eta lan-talde guztietan.

Feminismo ezberdinek egin dugu ekarpena elkarrekin udal politika eraldatzaileak eraikitzeko, eta horrela, hiri eredu berria sortu, irisgarria, inklusiboa eta benetan demokratikoa, bertan bizi garen pertsona askotariko guztiontzat. Indarkeriarik gabeko bizimodurantz doan hiria, eskubide sexualak eta ugalketa eskubideak sexu aniztasunaren eta generoaren testuinguruan bermatuko dituena, eta zainketa lanak sexu aldetik koerantzukizunez eta elkarrekin antolatuko dituena.

Aldaketaren Udalek urte eta erdi igaro ondoren, munizipalismoaren aurrerapenak politika feministetan ez dira espero genituenak; mugimendu munizipalistan ahots feministak ez direla lehen bezala entzuten ere ikusi dugu, eta horri ere heldu nahi diogu denon artean zerbait anitza eraikitzeko.

MATERIALAK:

ELENA CASADO De parejas, afectos y violencia de género. (PDF)

RITA SEGATO La escritura en el cuerpo de las mujeres asesinadas en Ciudad Juárez. (PDF)

TIJERAS PARA TODAS Textos sobre violencias machistas en los movimientos sociales. (PDF)

AUDIO (Justa Montero, Lucas Platero, Fefa Vila y Javier Saéz)

AUDIO (Justa Montero, Lucas Platero, Fefa Vila y Javier Saéz)

ARDATZ:

Ikuskatzea eta zilegi ez den udal zorra ez ordaintzea eta Montoro legea edo aurrekontuen Egonkortasun legea indargabetzea dira egungo demokraziaren erronka nagusiak; izan ere, horrek eusten baitio udalen ekintza gaitasunari. Udal askok jaso dute jada urte hauetan zehar gizarte mugimenduek landu dituzten herritarren ikuskaritzak egiteko proposamena. Izan ere, 600 kargu publiko baino gehiagok sinatu du Oviedoko Adierazpena, zilegitasunik gabeko zorduntzea eta austeritate politikak gaitzesteko.

Udalen laguntzaren eta haien borondate politikotik harago, erronka bikoitza da; alde batetik, politika publikoak eragitea -herritarren kontrolaren eta laguntzaren bidez inplementatu beharrekoak-. Eta bestetik, udalez gaindiko ahaleginak koordinatu beharko dira gatazka horietako edozein eratzeko. Austeritate politikak leheneratzeko erronkari aurre egiteko modu bakarra indarrak batzea da eta. Era berean, aztertu beharko dira maila handiagoko irtenbideak, orain adreiluaren bata bestearen atzeko zikloen menpe dagoen udal finantziazio eredua gainditzeko, hori baita udalen baliabide iturri bakarretakoa.

Ardatz honetan barnako tailerrak honako galdera hauetatik abiatuko dira: nola eratu hautagaitzak batu eta hauteskundeetara aurkezteko sortutako antolaketa, gizarte mugimendu eta askotariko indarrekin elkartuko diren Frente Munizipalistak? Zer tresna eta prozesuz hornitu behar dugu tokiko demokrazia blokeatzen duten legeei aurka egiteko palanka gisa erabil ditzagun? Zer proposamen ditugu jada mahai gainean?

MATERIALAK:

Entendiendo la deuda http://auditoriaciudadana.net/entendiendo-la-deuda/

Manifiesto de Oviedo: http://manifiestodeoviedo.org/

¿Cómo organizar un Frente Municipalista? https://t.co/FPrJuWzwz8

ARDATZ:

Gure hiriak mugek zeharkatzen dituzte eta herritarrek errealitate hau hutsaldu eta ezkutatu egiten dute. Botere harreman askoren artean, muga horiek ere horma lotsagarriak zutitzen dituzte bertakoak ez diren auzokideen eta horiek ondasun eta eskubiderik oinarrizkoenetara iristeko dituzten aukeren artean.

Beste arlo askotan bezala, atzerritartasunari eta migrazioari dagozkion auziak udalekoa baino maila altuagoko lege eta erabakiek zehazten dituzte. Hala ere, “hurbiltasunean” ezaba daitezke ezberdintasun faltsu eta mesfidantza horiek, goikoen interesek sortu eta instituzionalizatutakoak. Etorkinen lana esku-lan merke, inolako eskubiderik gabea eta etorkizuneko krisietarako eskuragarri egon daitekeena bihurtu nahi duten interesak, alegia.

Mugimendu munizipalistaren indarra behekoen borrokak zeharkako bihurtzeko gaitasunean datza. Bertako lagunak eta etorkinak gurutzatzea hil ala bizikoa da, beraz. Ardatz honetan ezinbesteko itun hori ehun dezagun beharrezkoak ditugun estrategiak zehazten saiatuko gara, eta aldi berean, banatu nahi gaituzten diskurtso kriminalizatzaile eta ziurtasun zaleak desmontatzen.

MATERIALAK:

Municipalismo transfronterizo:

https://www.diagonalperiodico.net/blogs/funda/municipalismo-transfronterizo-por-democracia-mestiza.html

ARDATZ:

Demokrazian nork agintzen du? galderak erantzun erraza behar luke. Gure hirietan, ordea, erabakiak bertako botere taldeen interesen baitan hartzen dira. Bestalde, egitura hauek ahultzeko mugimendu munizipalistek dituzten baliabideak mugatuak dira.

Tailer honetan honako bi hipotesien inguruan arituko gara: 1) Botere sare informal horiek inolako zigorrik jaso gabe lanean dihardute anonimatuari esker; horregatik tailer honen helburuetako bat sare hauek agerian utziko dituzten ekintza komunikatibo eta sozialak partekatu edo aurkitzea da. 2) Negozio opakuek sortu dute askatzeak izugarrizko ikerketa ahalegina eskatzen duen elkarte korapiloa. Honako helburu hau lortu nahi genuke, ikerketa hauen lanak eta emaitzak partekatzeko lan moldeak aurkitzea, tokiko beste talde batzuentzat baliagarriak izan daitezen . Delitu kasuetan ere, ikerketen emaitzak epaitegietan sala litzakete mugimendu munizipalistek beraiek, instituzioen edo alderdien interesen menpe egon beharrik gabe.

Ekintza komunikatibo eta sozial hauek garatzeak, ikerketa bateko informazioa biltzeak edo salaketak aurkezteak batere xumea ez den finantziazioa eskatzen dute. Tailer hauetan helduko diogu auzi horri ere, finantziazio hori non eta nola aurkitu, alegia.